
Sagardotegira garaiz deitu eta larunbat eguerdian bazkaltzeko tokia lortu duzun espezie bakan horretakoa zara? Bejondeizula! Ez duzu lortu? Lasai. Hori lortzea baino mila aldiz errazagoa izan daiteke zozketa hau irabaztea.
Aurtengo sagardo uzta iazkoa baino txikiagoa suertatu bada ere, EnpresaBIDEAk festaren parte izan nahi du, sagardozaleei edariaren txinpartaz gozatzeko aukera emanez, bakailao tortila, txuleta edo dena delakoarekin lagunduta. Hain zuzen ere, Saizar Sagardotegiarekin lankidentzan, bi pertsonentzako menua zozkatuko du, 44 euroko balioa duena. Jarraian menuaren xehetasunak:
- Txorizo pintxoa
- Bakailao tortila
- Bakailao frijitua piper berdeekin eta tipula karraskariarekin
- Txuleta txingarretan
- Postrea
- Saizar sagardoa
Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.
Parte hartzeko azken eguna otsailaren 9an izango da. Zozketa, berriz, 10an egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituarekin.
Zorte on parte hartzaile guztiei!