Gaur 15:00etan hasiko da udako irteera operazioa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak aurreikusten du nazioarteko eta barne trafikoa nabarmen areagotzea aurrerantzean, eta udako trafiko operazioaren gaineko xehetasunak eskaini ditu Estibaliz Olabarri Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak.
Nazioarteko trafikoari dagokionez, Europako hainbat tokitatik Espainia hegoaldera, Portugalera eta Afrika iparraldera doazen milaka auto igaroko dira Euskal Herritik. Trafikoan %6ko igoera espero du Jaurlaritzak EAEko hiru lurraldeetan, 2.275.000 ibilgailu inguru igaroko direla aurreikusten baitute.
Nazioarteko ibilgailuak ez ezik, barne trafikoa ere handituko da gaurtik aurrera. %3,5eko igoera aurreikusten du Jaurlaritzak iazko udaren aldean: 44,1 joan-etorri orotara.
Gauzak horrela, trafiko handieneko asteak izango dira uztaileko azken asteburua eta abuztuko lehena (irteera operazioa) eta abuztuko azken bi asteburu (itzulera operazioa).