Denbora batez geldirik egon ostean, Espainiako Red Electricak eta Frantziako Réseau Transport d 'Électriciték esleitu dituzte Bizkaiko Golkoko interkonexioaren ingeniaritza, fabrikazio eta eraikuntza kontratuak, Frantziako eta Espainiako sistema elektrikoak lotuko dituena. Maiatza amaitu baino lehen kontratuak ixtea espero dute, eta hori ondo joanez gero, udazkenean lanekin hastea da aurreikuspena.
Inelfe enpresak kudeatzen du proiektua, eta konbertsio estazioen eraikitze lanak Hitachi Energy eta Vinciri esleitu dizkio, eta urpeko kableak NKT HV Cablesek eta Prysmian Powerlinkek egingo dituzte.
Proiektuak goi-tentsioko korronte zuzeneko bi lotura biltzen ditu, eta bakoitzak 1000 megawatteko edukiera izango du. Red Electricak adierazi duenez, Espainiako, Frantziako Eta Europako sistema elektrikoarentzat “onurak” izango ditu.
Hala ere, proiektuaren kostua nabarmen handitu da, lehengo 1.750 milioi eurotik, 2.850 milioi eurora igo baita, hau da, %62,8ko gainkostua izan du. Akordioaren arabera, Espainiak obraren %54 ordaindu beharko du, eta Frantziak, berriz, %46, Europako funtsak kenduta (578 milioi euro).
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta