Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko 2026ko XXV. diru-poltsen deialdia ireki du. Guztira hiru laguntza emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa, eta proiektuak gehienez 12 hilabeteko epean garatu beharko dira. Lan guztiek euskaraz idatzita eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
Deialdia unibertsitateko edozein jakintza-arlotako egileei dago zuzenduta, bai banaka aurkezten direnei, bai horretarako osatutako lantaldeei. Hala ere, bereziki baloratuko dira unibertsitateko testugintzan hasi berriak diren egileen proposamenak eta 25 urtetik beherako autore gazteen parte-hartzea sustatzen duten proiektuak.
Eskaerak 2026ko uztailaren 15etik urriaren 12ra bitartean aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, besteak beste, eskabide-orria, gutxienez liburuaren %5eko lagina eta curriculum vitae-a aurkeztu beharko dira. Laguntzak 2026ko abenduaren 29a baino lehen esleituko dira, eta ordainketa bi zatitan egingo da: %33 hasieran eta gainerako %67a lana amaitu eta aurkeztu ondoren.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta