• EKONOMIA
  • Uniport klusterrak 150 bazkide ditu dagoeneko

Uniport klusterrak 150 bazkide ditu dagoeneko

EAEko multimodal logistika klusterrak Bilboko Portua du epizentro. Urteko batzar orokorra egin dute gaur

Argazkia: Uniport
Argazkia: Uniport
2026ko ekainaren 25a - 10:11
Eg. 2026ko ekainaren 25a - 10:13

Uniport EAEko multimodal logistika klusterrak urteko batzar orokorra egin du gaur, eta bertan elkartu dira elkarteko bazkideak eta zenbait erakunde publikoetako ordezkariak. Klusterrak Bilboko portuaren lehiakortasuna hobetzea du xede, eta aurten 150 bazkide izatera iritsi da.

 

Logistika multimodala oinarrizko sektorea da balio-kateentzat, eta Bilboko portua da da Euskal Autonomia Erkidegoan azpiegiturarik garrantzitsuena. Felipe Jaber Bringas Uniportek presidenteak azaldu du trenaren, kamioiaren eta itsasontziaren arteko sinergiak “funtsezkoak” direla salgaiak “garaiz eta modu seguruan” irits daitezen helmugara. “Beraz, errepide onak eta trenbide-konexio egokiak behar ditugu", esan du.

Bilboko portuak Euskal Autonomia Erkidegoko itsas merkataritzaren %139ren baliokidea mugitzen du. Datu horrek erakusten du Bizkaiko hiriko azpiegituraren garrantzia. Gauzak horrela, sektorearen erronka garrantzitsuenen artean belaunaldi-erreleboa dago, "talentua erakarri behar delako, gure sektorea gazteei hurbildu eta gure ekonomiarentzat funtsezkoa den jarduera batek eskaintzen dituen aukera profesionalak erakutsi, egonkortasun eta promozio gaitasun handiagoa eskainiz", adierazi du klusterreko presidenteak.

 

Uniportek lau lerro estrategiko nagusi ditu: lur eta itsasoko konektibitatea, berrikuntza, merkatu posizioa eta sektorearen ordezkaritza. Egun, Bilboko portuak 150 herrialderekin du konexioa eta mundu osoko 820 porturekin egiten du lan.