• EKONOMIA
  • Urritik aurrera Hendaiaraino ailegatuko da Renferen aldiriko trena

Urritik aurrera Hendaiaraino ailegatuko da Renferen aldiriko trena

Trenbidea egokitzeko akordioa erdietsi dute Espainiako Gobernuak eta Frantziako SNCF konpainiak

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026ko uztailaren 3a - 12:05

Urritik aurrera posible izango da Renferen aldiriko trena hartuta Hendaiaraino joatea. Izan ere, Espainiako eta Frantziako Gobernuak akordioa lortu dute iberiar zabalerako trenbidea deritzona ez kentzeko (orain ez da erabiltzen), eta azpiegitura horren bidez Renferen aldiriko trenak Hendaiaraino iritsiko dira. Egun, tren horren azken geltokia Irunen dago.

 

Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarri ministroa Matthieu Chabanel SNCF Réseu Frantziako trenbide konpainiako presidentearekin bildu da gaur, baita Pedro Marco Adifeko presidentearekin ere. Ordezkariek trenbidea Hendaiaraino iritsi ahal izateko proiektu pilotuaren garapena eta hori gauzatu ahal izateko baimenak izan dituzte hizpide.

Mugaren arteko trenbide konexioen egoera ere aztertu dute, hala nola, Zaragoza – Cafranc – Paue trenbidearen berritze lanak edota Somporteko tunelaren berrirekitzea.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain