
Urtarrilean, 2024ko epe berean baino enpresa gutxiago sortu dira Nafarroan, 109 sozietate berrirekin. EAEn ordea kontrakoa pasa da, 328 enpresa sortu baitira. Hala, sozietateen sorrera %10,7 jaitsi da Nafarroan, baina %1,9 hazi EAEn.
Konpainia horiek eratzeko Nafarroan 9.991.000 euro erabili dira, eta 2024ko urtarrilean, ordea, 11.871.000 euro izan ziren; hau da, aurten %15,8 txikitu da diru kopurua. EAEren kasuan ere konpainiak sortzeko jarri den diru kopurua %41,62 txikitu da, sozietateen sorrerarako 21.369.000 euro txertatu baitira.
Badira itxi egin diren konpainiak ere, are gehiago, iaz baino enpresa gehiago desagertu dira urtarrilean Hego Euskal Herrian: Nafarroan hamaika, 2024an baino bat gehiago, eta EAEn 262, urte arteko %1,9ko hazkundearekin. Horrek esan nahi du urtarrilean Hego Euskal Herrian 273 konpainiak itxi dutela. Horietatik gehienak borondatez itxi du, 237 enpresek zehatz-mehatz. Beste batzuk fusioagatik desagertu dira (16 enpresa) eta gainerako 20ak beste arrazoi batzuengatik.