
Espainiako Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) hiru hamarren egin du gora maiatzean apirileko datuekin alderatuz eta %3,6an kokatu da. Datu hauek kontutan hartuta, 2023ko apirilaz geroztik inflazioa mailarik altuenean dago. Hala diote Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako behin-behineko azken datuek.
Behin-behineko datu horien arabera, urtarriletik bi hamarren igo da da urte arteko inflazioa. Urte hasieran, urte arteko KPIa %3,4koa zen. Nahiz eta otsailean KPIa sei hamarren jaitsi, eta %2,8an kokatu, hirugarren hilabetez jarraian inflazioak gora egin du.
KPIaren igoera hau elektrizitatearen garestitzeak eragin du; era berean, erregaien prezioak 2023ko hilabete berean baino gutxiago jaitsi dira aurten. Elikagaien prezioen hazkundeak ere eragina izan du.
Energia eta elikagai freskoak kontuan hartu gabe kalkulatzen den azpiko inflazioa hamarren bat igo da urte arteko tasari dagokionez. Zehazki, %3an kokatu da eta apiriletik maiatzera hiru hamarren jaitsi da.
Gogoratu behar da maiatzeko datu hauek behin-behinekoak direla eta INEk hamabost egun barru baieztatu beharko dituela behin-betiko datuak.