• EKONOMIA
  • Urte politikorako LABen lehentasunak: gutxieneko soldata, enpleguaren defentsa eta zerbitzu publikoa

Urte politikorako LABen lehentasunak: gutxieneko soldata, enpleguaren defentsa eta zerbitzu publikoa

Sindikatuak politika publikoetan “egiturazko aldaketak” eskatu ditu, eta "kapitalari mugak jartzea" aldarrikatu

Argazkia: LAB
Argazkia: LAB
2026ko irailaren 2a - 15:58
Eg. 2026ko irailaren 2a - 15:58

Hiru lehentasun nagusi zehaztu ditu LABek urte politiko berrirako: gutxieneko soldata, enpleguaren defentsa eta zerbitzu publikoak indartzea. Hala adierazi dute gaur Igor Arroyo sindikatuko koordinatzaile orokorrak eta Izaskun Garcia Antolakuntza idazkariak.

 

Politika publikoetan “egiturazko aldaketak” eskatu ditu LABek, eta aldarrikatu du klase langilearentzat "aberastasunaren banaketa" edota "justizia soziala" direla kezka nagusiak. Horrela, “faxismoari ateak ixteko "kapitalari mugak jarri" behar zaizkiola nabarmendu du sindikatuak.

“Fase kapitalista geroz eta bortitzago honek autoritarismoan eta faxismoan topatzen du bizirauteko bidea, langileak langileen kontra jarriz, migranteen kontrako jazarpena sustatuz; Ceutan, manteroen kontra… LABek aldarrikatzen dituen neurriek politika publikoen norabidea aldatzea eskatzen dute, kapitalari mugak jartzea, aberastasunaren metaketaren ordez birbanaketa politiken aldeko apustua egitea”, adierazi dute.

 

Sindikatuko ordezkariak, halaber, salatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ez dutela gaitasunik “neurri esanguratsurik” hartzeko, eta “kontrabotere sindikalismoak egiten dituen eskariak gustuko ez dituztenez, nahiago dute CCOO eta UGTrekin elkarrizketa sozialaren antzezpena egitea”, azpimarratu dute.

LABek gogoratu du hauteskunde sindikalen garaia datorrela, eta hori aukera "ezin hobea" izango dela "langileei bizkar ematen dieten patronala eta gobernuari mezu argia helarazteko”. Hala, sindikatu abertzaleak inoizko ordezkaritza zabalena erdietsita ekingo dio hauteskundeen sasoi berriari.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain