Langabeziak beheranzko joerarekin jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, hori bai, uztailean gutxiago apaldu da langabeen kopurua: orotara, ekainean baino 448 langabe gutxiago izan dira, %0,40 gutxiago. Lanbideren arabera, 111.194 langabe daude Euskal Autonomia Erkidegoan.
Nafarroan, aldiz, ekainean baino 91 langabe gehiago daude uztailean, %0,29 gehiago. Guztira, 31.440 pertsona daude langabezian.
Urte arteko bilakaerari dagokionez, duela urtebete baino 11.241 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian. Nafarroak izan du eboluziorik onena, %9,32 egin baitu behera langabeziak; Bizkaian %7,34 gutxitu da; Gipuzkoan %6,88; eta Araban %4,35.
Orotara, 98.090 kontratu sinatu dira uztailean Hego Euskal Herrian; gehienak aldi baterakoak izan dira: 73.139. Mugagabeak, berriz, 24.951.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta