
Amazon multinazionalaren azpikontrata baten langileak gaur goizean elkartu dira konpainiak Trapagaranen duen lantegian. Vayven enpresa Amazonen eskarien banatzailea da Bizkaian, eta 23 langile kaleratu ditu.
Kaleratzea salatu dute gaur langileek, eta enpresatik bota beharrean, Amazonera edota beste enpresa azpikontrata batera lekualdatzea eskatu dute. Era berean, langileen arabera, azpikontratak kontratua etenda, eurek egindako lana beste azpikontrata batzuk egiten ari direla adierazi dute.
“Aldebakartasunez” eten du kontratua Amazonek. 2019z geroztik zegoen irekita Trapagarango planta, eta 2022an 400.000 euro baino gehiagoko etekinak eskuratu zituela diote langileek.
LABek sustatutako elkarretaratzean, langileen eskubideak “sistematikoki” urratzen ari direla salatu dute, eta Lan Ikuskaritzan salaketa jarri dute, hamaika orduko lan jardunaldiak egiten dituztela edo lan egutegirik ez dutela arguadiatuz, besteak beste.