• EKONOMIA
  • Volkswagenek soldatak 2030era arte izoztu ditzazke

Volkswagenek soldatak 2030era arte izoztu ditzazke

Neurri honek munduko fabrika guztiei eragingo lieke eta langileek diru-sarreren %10 inguru galtzea ekarri dezake. 5.000 langile daude Iruñeako lantegian

Volskwageneko bulego bat | Argazkia: iStock
Volskwageneko bulego bat | Argazkia: iStock
2026ko urriaren 20a - 11:01
Eg. 2026ko urriaren 20a - 11:03

Volkswagen Taldeak 2030era arte soldatak izoztuko ditu. Hala jakinarazi du Süddeutsche Zeitung egunkari alemaniarrak. Neurri honek, langileen diru-sarrerak %10 inguru galtzea ekarri dezake IG Metall sindikatu alemanak adierazi duenez. Alemaniako enpresak kostuak murriztu nahi ditu neurri honekin.

 

Alemaniako egunkariaren arabera, soldataren izozketa honek fabrika guztiei eragingo lieke. Mundu mailan 660.000 pertsonek lan egiten dute ibilgailu fabrikatzaile enpresa honetan, horietatik 5.000 Nafarroako lantegian daude. Informazio hau publiko egin ostean, Volkswagen konpainiak albistea espekulaziotzat jo du. IG Metallek, sektoreko sindikatu nagusiak, zuzendaritzaren plan hau gaitzetsi du eta langileen ordezkarien erresistentzia handia egongo dela aurreikusi du. Mundu mailako enpresa-batzordeak azalpenak eskatu dituzte taldeko zuzendaritzari.

Albiste hau une oso zail batean iritsi da. Alemanian IG Metall sindikatuak %5eko soldata igoera eskatu du eta negoziazioak hasiera fasean daude. Beraz, soldatak izozteko proposamen honek zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko gatazka ekarri dezakeela dirudi. Nafarroako lantegian berezko negoziazio kolektiboa dute eta jardueraren eta plantillaren handitzea espero da. Ikusteke dago zer nolako eragina sor dezake neurri murriztaile honek.

 

Soldatak izozteko neurria, Volkswagen Taldeak gastuak murrizteko hainbat neurrirekin batera hartutako erabakia da. Beste neurrien artean, 100.000 enplegu murriztea eta bere modeloen eskaintza erdira murriztea daude.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain