Zabalik da CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea

13.000 euro banatuko dira lau kategoriatan. Lanak aurkezteko epea otsailaren 6an amaituko da

Argazkia: CAF-Elhuyar sariketa Argazkia: CAF-Elhuyar sariketa

Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu CAF-Elhuyar sariketak. ‘Begiratu urrunera’ da aurtengo goiburua, eta otsailaren 6a arte izango da lanak aurkezteko aukera, sariketaren web atarian.

Sariketa Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin, eta lau kategoriatan banatuta dago:

Dibulgazio-artikuluei lotutakoa bi azpikategoriatan banatuta dago: alde batetik, orokorra; eta bestetik, doktore-tesian oinarrituta dagoena. Azpikategorien irabazleek 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza, eta Imanol Andonegiren eskultura bat jasoko dituzte.

Zientzia-kazetaritza arloko lanen irabazleak 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza, eta eskultura eskuratuko ditu.

Sorkuntza-bekari lotuta, berriz, zientzia/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartzen dira. Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dute proiektua gauzatzeko, eskulturarekin batera.

NEIKER saria ere emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari. Saria 2.000 eurokoa izango da, eta beste sariekin bateragarria.

Lanak aurkezteko epea otsailaren 6ra arte egongo da zabalik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK