• EKONOMIA
  • Zabalik da Durangoko Azokaren 61. edizioan erakusmahaia jartzeko izen-ematea

Zabalik da Durangoko Azokaren 61. edizioan erakusmahaia jartzeko izen-ematea

Azokaren edizio berriaren prestaketa lanak martxan dira dagoeneko

Argazkia: Durangoko Azoka
Argazkia: Durangoko Azoka
2026ko irailaren 1a - 16:31

Gaurtik irailaren 30era bitartean zabalik egongo da Durangoko Azokaren 61. edizioan erakusmahaia ipintzeko izen-ematea. Azokan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile zein autoekoizleek durangokoazoka.eus webgunean egin beharko dute eskaera.

 

Aurtengo azoka abenduaren 4tik 8ra egingo da. Erakusleek, behin izen-ematea eginda, webgunean bertan izango dute informazio osagarria eskuragarri: azokako araudia, izen-emate epeak, maiz egiten diren galderak eta tarifen inguruko informazio guztia.

Azokak argitu du beste zenbait inskripzioren izen-emateak ere zabalduko dituela laster, hala nola, egitarauaren barruan proposamenak egiteko eta Ikasle Goizean parte hartzeko.

 

Azokaren edizio berriaren prestaketa lanak martxan dira dagoeneko. Gerediaga elkarteak datozen hilabeteetan eskainiko ditu azokaren gaineko xehetasun gehiago.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain