• EKONOMIA
  • Zabalik Lehiatu Berria 2022ko laguntza-eskaerak aurkezteko epea

Zabalik Lehiatu Berria 2022ko laguntza-eskaerak aurkezteko epea

Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak uztailaren 31ra arte eskatu ahal izango dira

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2022ko uztailaren 4a - 16:37

Ekoizleen lehiakortasuna areagotu, elikagaien katean duten zeregina indartu, eta nekazaritzako industriaren garapena bultzatu asmoz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Lehiatu Berria programaren edizio berria jarri du martxan.

 

2022-2023 ekitaldirako, 21.638.939,84 euro bideratuko dira aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko; basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko; arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko; elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko eta nekazaritza- eta elikagaintza-industrietan bestelako inbertsioak egiteko laguntzak eskainiko dira.

Laguntzak jasotzeko, eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da uztailaren 31 bitarte.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain