• EKONOMIA
  • Espainiako Gobernuak jaiotza eta zaintza baimena 20 astera luzatu du

Espainiako Gobernuak jaiotza eta zaintza baimena 20 astera luzatu du

Astebete luzatuko da jaiotzagatiko baimena eta guraso bakarreko familien kasuan 32 astetik 34 astera pasako da. Senide baten heriotzagatik 10 eguneko baimena onartu dute ere Ministroen Kontseiluan

Yolanda Diaz bigarren presidenteordea eta Lan Ministroa | Argazkia: Moncloa
Yolanda Diaz bigarren presidenteordea eta Lan Ministroa | Argazkia: Moncloa
2026ko azaroaren 24a - 12:31
Eg. 2026ko azaroaren 24a - 14:39

Ministroen Kontseiluak jaiotzagatiko baimenaren luzatzea onartu du gaur. Astebete luzatuko da eta 19 astetatik 20 astetara pasako da. Guraso bakarreko familien kasuan, baimen hau 34 astekoa izatera pasako da, gaur egun 32 astekoa da.

 

Neurri hau sare sozialetan iragarri dute Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroak. Koalizio Gobernuaren akordioan jasotako konpromisoa bete dutela adierazi dute biek.

Baina hau ez da aste honetan hobetu den lan baimen bakarra. Atzo arratsaldean, Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen neurri bat aditzera eman zen: senide baten heriotzagatik 10 eguneko baimena. Gaur onartu den neurria ezkontidea, izatezko bikotekidea, gurasoak zein seme-alabak hiltzen direnean aitortuko da.

 

Gaur egun familiako kide baten heriotzarengatik bi eguneko baimena dago eta desplazamendua baldin badago 4 egunetara luzatu daiteke. Lehen eta bigarren mailako familiakideentzat, baimen hau hiru egunetara luzatuko da eta desplazamendua balego, bi egun gehitzeko aukera egongo da.

Bestalde, egun bateko iraupena izango duen baimen berri bat onartuko da eutanasiaren prozesuetan dauden familiakideak laguntzeko. Horrekin batera, lanaldiaren murrizketa edo egokitzapena eskatzeko aukera izango dute langileek ezkontidea, izatezko bikotekidea edo haien bigarren mailara arteko odol-ahaidetasunezko senideek arreta aringarriak behar dituztenean.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain