ELAk mobilizaziora dei egin die zaintza esparruko 500 langile baino gehiagori, Gasteizen, 11:00etan. Sindikatuak sektoreko enplegatuen lan baldintzak hobetzea exijitu nahi du, “azken hogei urteetan egindako 5.000 greba egunetan” bezalaxe, baita lan jarduna murriztea eta soldatak hobetzea ere. Euskal Zaintza Sistema baten bidean, publikazioa! lelopean bilduko dira, hala, Hego Euskal Herriko erresidentzietako, eguneko zentroetako, etxez etxeko zerbitzuetako, esku-hartze sozialeko eta aniztasun funtzionaleko langileak.
ELAk gogorarazi du zaintza esparruak “prekarizatutako sektorea izaten jarraitzen duela”, eta, ondorioz, “borroka sindikala ezinbestekoa” dela. Sindikatuak jakinarazi du mobilizazioa hirigunetik hedatuko dela (San Prudentzio erresidentziatik, IFBSetik, Eusko Legebiltzarretik eta Arabako Aldunditik), eta amaiera ekitaldia Lakuatik gertu bukatuko da.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta