
2025eko abuztuaren 14a - 11:30
Zerbitzuen sektoreak indartsu jarraitzen du Hego Euskal Herrian, are gehiago uda partean. INEk gaur argitaratutako datuen arabera, ekainean sektoreko salmentak %7,4 hazi ziren Nafarroan, 2024ko hilabete beraren aldean. Euskal Autonomia Erkidegoan hazkundea are handiagoa izan da, %8,8koa. Halaber, maiatzetik ekainera, hau da, hilabete batetik bestera, %0,2 hazi dira zerbitzu sektoreko salmentak Hego Euskal Herri osoan.
Enpleguak ere gora egin du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %0,9 lanpostu gehiago zenbatu dira ekainean, 2024ko epe berarekin alderatuta. Nafarroan, aldiz, hazkundea %3,4koa izan da.
Espainiako Estatuan, zerbitzu sektorearen fakturazioa %6,4 hazi da ekainean. Enpleguak, berriz, %1,5 egin du gora.