• EKONOMIA
  • Zerbitzuek gora egin dute urrian, baina industriaren portaera makalagoa da

Zerbitzuek gora egin dute urrian, baina industriaren portaera makalagoa da

INEren datuen arabera, zerbitzuen sektoreko salmentak %7,4 (Nafarroa) eta %3,9 (EAE) handitu dira urtebetean

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko abenduaren 18a - 12:44

Zerbitzuen sektoreko enplegua urrian %0,7 handitu da EAEn urte artean, baina %0,7 jaitsi da aurreko hilabetearen aldean. Nafarroaren kasuan, ez da aldaketarik izan iraileko hilabetearekiko, baina pasa den urtean baino %2,3 enplegu gehiago izan da aurten.

 

Fakturazioari dagokionez, zerbitzuen sektorean gorakada izan da Hego Euskal Herri osoan, bai aurreko urteko urriaren aldean, baita irailaren aldean ere. 2024an baino %7,4 eta %3,9 salmenta gehiago izan dira aurten, hurrenez hurren, Nafarroan eta EAEn; irailarekin alderatuta, hazkundea %5,7koa izan da Nafarroan, eta %5,0koa EAEn.

Industriaren sektorea mantsoago

Zerbitzuen aldean, industriaren sektorearen portaera makalagoa izan da. Izan ere, INEren datuek diote Nafarroan salmentak %2,0 jaitsi direla urte artean; EAEn, ordea, iaz baino %3,7 fakturazio gehiago izan da sektorean. Irailarekin alderatuta, sektoreak gorakada izan du Hego Euskal Herrian: %4,1ekoa Nafarroan eta %5,7koa EAEn.