Zerga berrien bidez 104 milioi biltzea espero du Nafarroak

Fortuna handien zerga ez da aplikatuko, Nafarroak ondare zerga duelako. Bankuen eta energia enpresen zerga berezia, aldiz, Espainiak jasoko du

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta Maria Jesus Montero Ogasun ministroa zergak adosteko bileran | Argazkia: Nafarroako Gobernua Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta Maria Jesus Montero Ogasun ministroa zergak adosteko bileran | Argazkia: Nafarroako Gobernua

Nafarroak ere zerga berriak kudeatzeko eta biltzeko akordioa hitzartu du Espainiako Gobernuarekin. Hala, fortuna handien zerga Nafarroako ondare zergaren osagarri izango da eta ez da bertan aplikatuko, ondare zergak indarrean jarraituko duelako. Bankuen eta energia enpresen gaineko zergaren bilketa Madrilek hartuko du bere gain eta diru sarreren %1,6 itzuliko dio Nafarroako gobernuari hiru hilean behin, ekarpenaren ordainketako doikuntzen bidez. Jasotako diru hori Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko eta arlo ekonomikoan izandako eragina leuntzeko erabili beharko du.

Era berean, ingurumen arloko bi zergen kudeaketak ere hitzartu dituzte. Berrerabili ezin daitezkeen plastikozko edukiontzien zergari lotuta, lurraldean produktu horiek ekoizten dituzten enpresen zerga bilketaz arduratuko da Nafarroa. Berotegi efektuko gas fluoratuaren gaineko zeharkako zergari dagokionean, berriz, ekoizpena Nafarroan denean, foru ogasunak jaso beharko du zerga.

Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak adierazitakoaren arabera, datozen bi urteetan aipatutako zergekin 104 milioi euro gehiago bilduko dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK