Zerga bilketa %10 igo da uztailera arte Euskal Autonomia Erkidegoan

Orotara 9.393,5 milioi euro metatu dituzte urteko lehen zazpi hilabeteetan

Gipuzkoako ogasuneko arduradunak | Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako ogasuneko arduradunak | Gipuzkoako Foru Aldundia

Inflazioaren eragina zerga bilketan ere nabari da, hala, uztailera bitarteko datuek igoera nabarmena izan dute 2021eko epe berarekin alderatuta, %10,2 igo da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foro ogasunek orotara 9.393,5 milioi euro jaso dituzte aurtengo uztailera bitarte.

Bizkaiak Bildu du gehien: 5.496,4 milioi euro; Gipuzkoak 2.655,5 milioi euro; eta Arabako ogasunak, 1.241,6 milioi euro.

Bizkaiak bildutakotik, 2.821,7 milioi euro zerga zuzenen bidez lortu ditu; PFEZren bidez 2.093,4 milioi euro; sozietate zergak, berriz, 555,9 milioi euro utzi ditu Bizkaiko ogasunean; zeharkako zerga bidez 2.194,4 milioi euro jaso ditu; BEZak 1.498,6 milioi euro utzi ditu, eta hidrokarburoen zergak, berriz, 481,1 milioi euro.

Gipuzkoak bildutakoen artean, 994,7 errenta zergari esker lortu dira; beste 104,4 milioi utzi ditu sozietate zergak, iazko epe berean baino 24,6 gehiago. BEZak 745,1 milioi eraman ditu kaxara eta hidrokarburoenak 244,4.

Arabak 1.241,6 milioi bildu ditu urtarrilaren eta uztailaren artean, 543,9 zerga zuzenen bidez eta 549,1 zeharkakoen bidez. PFEZak 463,3 milioi euro utzi ditu Arabako Ogasunean, eta sozietate zergak 43. BEZak, berriz, 354 milioiko ekarpena egin du, eta hidrokarburoen zergak, 133 milioi eurokoa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK