• EKONOMIA
  • Zerga bilketa %4,1 handitu da Araban 2023an

Zerga bilketa %4,1 handitu da Araban 2023an

2.841,1 milioi euro bildu ditu foru ogasunak. Zuzeneko (%8,8) nahiz zeharkako (%1,9) zergetan izan da gorakada

Argazkia: Arabako Foru Aldundia
Argazkia: Arabako Foru Aldundia
2024ko urtarrilaren 24a - 12:41
Eg. 2024ko urtarrilaren 24a - 12:48

Arabako Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez, 2023ko zerga bilketa 2.841,1 milioi eurokoa izan da, hots, 2022an baino 112,01 milioi gehiago. Hartara, urte arteko hazkundea %4,1ekoa izan da  eta bai zuzeneneko bai zeharkako zergek izan dute bilakaera positiboa.

 

Zehazki, zuzeneko zergen diru bilketa (1.420,2 milioi euro) %8,8 hazi da 2022aren aldean, eta zeharkako zergena (1.074,02 milioi euro) %1,9.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) bidez, 1.077,1 milioi euro bildu dira, 2022an baino %8,4 gehiago. Sozietateen gaineko zergaren bilketa aldiz, 282,05 milioi eurokoa izan da, iaz baino %9,2 gehiago.

 

Zeharkakoei dagokienez, bi zerga nagusiak BEZa (712,8 milioi euro) eta hidrokarburoena (231,9 milioi euro) izan dira. BEZaren bilketa %4,8 handitu da, hidrokarburoena, berriz, %3,1 txikitu.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain