• EKONOMIA
  • Zerga-sistema elektrikoa ingurumen irizpideen arabera berrikustea proposatu dute hainbat adituk

Zerga-sistema elektrikoa ingurumen irizpideen arabera berrikustea proposatu dute hainbat adituk

Fiskalitate energetikoak etxe kalteberak zigortzen dituela gogoratu zuten atzo ConsumES elkarteak antolatutako jardunaldian

Sektore elektrikoan telemarketineko kontrol instituzionalik ez dagoela salatu zuten | Argazkia: iStock
Sektore elektrikoan telemarketineko kontrol instituzionalik ez dagoela salatu zuten | Argazkia: iStock
2025eko urriaren 29a - 16:16

ConsumES Espainiako kontsumitzaile elkarteak faktura energetikoak kontsumitzaileen zaurgarrienengan duen eragina aztertzeko jardunaldia egin zuen atzo EHUren Sarrikoko fakultatean. Fiskalitate energetikoak etxe kalteberak zigortzen dituela ondorioztatu zuten bertan, elektrizitatea beste iturri batzuen aldean garestitzen delarik eta, batez ere, errenta-tarte baxuena dutenei kalte egiten dielarik.

 

Hein horretan, zerga-sistema elektrikoa ingurumen irizpideen arabera berrikustea proposatu zuten hainbat adituk, karga murrizteko eta trantsizio energetiko bidezkoa eta deskarbonizatua errazteko.

Energia hornitzeaz arduratzen diren enpresek zailtasunak dituzte kontsumitzaile zaurgarriak identifikatzeko, eta, beraz, Gizarte Zerbitzuen rol aktiboagoa beharrezkoa dela azpimarratu zen topaketan.

 

Kezka berezia ere azaldu zuten sektore elektrikoan telemarketineko kontrol instituzionalik ez dagoelako (spam telefonikoa). Telemarketin horrek kontsumitzaileak bereizi gabe kontratatzea du helburu, eta, askotan, kontsumitzaile kalteberentzako bonu soziala galtzeko baimenik gabeko aldaketa ahalbidetzen du.

Bestalde, kontsumitzaileek nahiz energia-enpresek agerian utzi zuten Espainiako Gobernuak bonu sozialen eskaerak izapidetzeko diseinatutako tresnak (BOSCO) dituen mugak.