• EKONOMIA
  • Zilarrezko ekonomian gaitzeko aukera izango dute enpresek, Adinberriren eskutik

Zilarrezko ekonomian gaitzeko aukera izango dute enpresek, Adinberriren eskutik

Programaren II. edizioa apirilaren 29an hasiko da eta dagoeneko izena eman daiteke

Aurreko edizioko parte hartzaileak | Argazkia: Adinberri
Aurreko edizioko parte hartzaileak | Argazkia: Adinberri
2025eko martxoaren 25a
Eg. 2025eko martxoaren 25a

Zilarrezko ekonomia Europar Batasuneko BPGaren % 32 izatera helduko da aurten. Hori aintzat hartuta, Adinberri Fundazioak eta Gipuzkoako Ganberak Silver Economyn Gaitzeko Programaren bigarren edizioa jarri dute martxan. Programa horren helburua da erakundeak sentsibilizatzea eta gogoeta sustatzea, baita norbere produktu eta zerbitzuak esparru horretan kokatzeko aukerak ikustea. Zehazki, autodiagnostikoa egin, prestaketa plana garatu eta merkaturako balio proposamena sortzeko hiru modulu landuko dira. Halaber, eskariaren beharrei eta portaerari buruzko ezagutza espezializatua eskainiko zaie parte hartzaileei.

 

Diruz lagundutako programa izanik, 60 euroko kostua izango du. Apirilak 29tik ekainak 26ra bitarte egingo da formakuntza programa, astearte eta asteazkenetan, 09:00etatik 14:00etara. Denera 80 orduko formakuntza programa da. Izen-ematea zabalik dago, plazak mugatuak izanik. Iazko edizioan 30 enpresek eman zuten izena.