• EKONOMIA
  • Zor gutxien duten lurraldeen artean dago Hego Euskal Herria

Zor gutxien duten lurraldeen artean dago Hego Euskal Herria

BBVAk egindako txostenaren arabera, Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako BPGaren %13,9 da zorra, eta Nafarroako BPGaren %14,1

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko irailaren 25a
Eg. 2023eko irailaren 25a

BBVA finantza erakundeak gaur aurkeztu duen txostenaren arabera, Hego Euskal Herria zor gutxi duen lurraldeetako bat da Espainiar estatuko erkidegoekin alderatuz gero. BPGari dagokionez, hirugarren lurraldea litzateke EAE, ekoizpenaren %13,9 baita bere zorra (4.987,6 euro biztanleko). Nafarroarena, aldiz, %14,1ekoa da (4.796,2 euro biztanleko).

 

Espainiar estatuan Madrilgo erkidegoa da zorrik txikiena duena (%13,4) eta Kanaria uharteak bigarrena (%13,1).

Hala, biztanleko zor handiena Kataluniak du, 10.981 euro, hain zuzen ere, BPGarekiko, aldiz, Valentziak (%44,5). Hortaz, Valentzia eta Katalunia dira zor handiena dute bi lurraldeak, Gaztela-Mantxarekin batera (BPGaren %33,5).