Zortzi sari banatu dira, horietatik bost gazteei, aurtengo Leartibai sarietan

2022 eta 2023 artean negozio berri bat martxan jarri duten eskualdeko 31 proiektu aurkeztu dira sariketaren bigarren edizioan

Aurtengo edizioko irabazleak | Argazkia: Leartibai Fundazioa Aurtengo edizioko irabazleak | Argazkia: Leartibai Fundazioa

Leartibai sarien bigarren edizioa egin zen bart Ziortza-Bolibarreko udal aretoan. Leartibai Fundazioak antolatutako sariketan, 31 proiektu aurkeztu dira aurten, iaz baino 13 gehiago, eta 2022-2023 artean eskualdean negozio berri bat martxan jarri zuten ekintzaileek parte hartu ahal izan dute.

Zortzi sari banatu dira, horietatik bost gazteei zuzendutakoak. Negozio ideia berritzaile onenaren saria Amorotoko Daonaz proiektuari eman diote, zeinak baratxuri beltza, barazki eta fruta deshidratatuen ekoizpena eta salmenta gauzatzen duen. Halaber, merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresa onenaren saria Ondarroako Cuerpo y Alma estetika zerbitzuak ematen dituen enpresari eman diote.

Bestalde, bost proiektuk jaso dute gazteek sortutako negozio ideia onenaren saria, gazteen kategoriari bultzada berezia emanez. Ondarroan sortutako hiru proiektuk: Beti Prest Autoak, Pastor janari prestatua eskaintzen duen negozioak eta Urki energia berriztagarriak eta elektrizitate lanak egiten dituen proiektuak. Beste bi sariak Markina-Xemeingo Buztarri tabernak eta Emese arropa dendak jaso dituzte.

Azkenik, Emakume ekintzaile saria Bare-Bare Arnas Leku Lekeitioko yoga eta meditazio zentroak eskuratu du.

Atzoko ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartea, Lea-Artibai Landa Garapen Alkartea, Lea-Artibai eskualdeko udalak, eskualdeko merkatari elkarteak, lehiaketan parte hartu duten ekintzaileak, aurreko edizioko partaideetako batzuk eta eskualdeko hainbat ekintzaile izan ziren. Amaitzeko Markina-Xemeingo Zerutxu Dantza Taldeak aurreskua dantzatu zien irabazleei.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK