• EKONOMIA
  • Zuzendaritza berria aurkeztu du AMPEAk

Zuzendaritza berria aurkeztu du AMPEAk

Cristina Alonso izango da lehendakari berria eta Patricia Bedoya lehendakariordea

    Argazkia: AMPEA
    Argazkia: AMPEA
    2025eko uztailaren 4a
    Eg. 2025eko uztailaren 4a

    AMPEA Arabako emakume enpresari eta profesionalen elkarteak zuzendaritzan egindako aldaketak iragarri ditu gaur. Cristina Alonso Jauregui izango da lehendakari berria eta Patricia Bedoya Placer lehendakariordea. Alonsok L’Oreal kosmetika produktuak ekoizten dituen multinazionalean egiten du lan, eta AMPEA idazkari nagusia izan da azken urteetan. Bedoya Chubby Apps aplikazioak garatzen dituen proiektuaren sortzailea da, eta orain arte bozeramaile lanak egin ditu elkartean.

     

    Zuzendaritza osatuko duten gainerako emakumeak izango dira: María Angulo Pérez (idazkari Nagusia), Gema Ruiz de Azua Carlos (diruzaina), eta Teresa Acha-Orbea Iriarte, Uxua García Antoñana eta Marta Corral Legazpia (batzordekideak).

    “Emakume erreferentez osatutako talde bat, buru izateko prest, ikusmenarekin, hurbiltasunarekin eta ekintzarekin”, adierazi du ohar bidez Ampeak. “Proposamen, ekimen eta bide berriekin, AMPEAn ez baitugu soilik sarea egiten, etorkizuna ehuntzen baizik”.