Adegik eta Bankinterrek hidrogenoari lotutako proiektuak dituzten enpresak finantzatuko dituzte

100 milioi euroraino banatuko dituzte

Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusia eta Juan Manuel Astigarraga Bankinterreko EAEko zuzendaria | Argazkia: Adegi Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusia eta Juan Manuel Astigarraga Bankinterreko EAEko zuzendaria | Argazkia: Adegi

Adegi Gipuzkoako enpresen elkarteak eta Adegik 100 milioi euro emango dizkiete Gipuzkoako enpresei hidrogenoarekin lotutako proiektuak abiaraziz gero. Ohar bidez, bien arteko lankidetza akordioaren berri eman dute, energia jasangarri gisa hidrogenoa ekoiztearekin, merkaturatzearekin edo banatzearekin lotutako proiektuak 100 milioi eurora arte finantzatzeko.

Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusiak eta Juan Manuel Astigarraga Bankinterreko Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kantabriako zuzendariak sinatutako akordioaren ondorioz, enpresa elkartuek "lehentasunezko baldintzetan hainbat kreditu linea ere eskuratu ahal izango dituzte, bai eta zirkulatzailearen finantzaketa eta nazioartekotzeari eta lehentasunezko baldintzak dituzten finantza-produktu eta -zerbitzu sorta zabaleko laguntzak ere", azaldu dute.

Bankinterrek eta Adegik elkarlanean jardungo dute, halaber, "probintziako enpresen eta hidrogenoaren sektoreko hainbat arlorekin lotutako adituen arteko topaguneak sortzeko ere, energia berriztagarri gisa".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK