Argindarraren eskaria %3,7 jaitsi da astebetean Espainiar Estatuan

Aurrezteko neurriak ezarri eta astebetera izan da jaitsiera

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Argindarraren eskaria %3,7 jaitsi da abuztuaren bigarren astean, Espainiako Gobernuak energia aurrezteko neurriak ezarri eta zazpi egunera. Neurrien artean, hozteko termostatoaren tenperatura mugatzea dago, eta baita gauez erakusleiho eta eraikin publikoetako argiak itzaltzea ere. Teresa Ribera presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak bero bolada betean izandako jaitsiera hori “garrantzitsutzat” jo du. Era berean, abuztuaren 8tik 14rako aste horretako eskari elektrikoaren jaitsiera “etxeen eta enpresen sentsibilitate handiagoari esker” izan dela azaldu du, “bat egin dutelako energiaren erabilera arduratsua eta aire girotuaren tenperatura murriztea eskatzen duen lege-dekretuko neurriekin, eta baita gaueko 22:00etatik aurrera erakusleiho eta eraikin publikoetako argiak itzaltzeko neurriarekin ere”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK