EEEk ere energia konpainien zergaren aurka egin du

Iñigo Ansola zuzendariak azaldu duenez, joko arauak jakin gabe zaila izango da Petronor eta Repsol bezalako enpresentzat inbertsioak egitea

Iñigo Ansola | Argazkia: EEE Iñigo Ansola | Argazkia: EEE

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusia azken egunotan Petronor eta Repsoleko presidenteek esandakoaren ildo beretik mintzatu da gaur, eta Espainiako Gobernuak iaz energia konpainiei ezarritako zerga bereziaren aurka egin du. Ansolak “erabat” babestu ditu atzo Lopez Atxurrak, eta egun batzuk lehenago Josu Jon Imazek egindako adierazpenak.

Enpresek egonkorra izango den araudia behar dutela adierazi du EEEko presidenteak. Atzo Petronorreko presidenteak gobernuaren zerga bereziagatik inbertsio batzuk eten egin zitezkeela ohartarazi zuen. Radio Euskadin egin diote gaur elkarrizketa Ansolari, eta “Petronorrek eta Repsolek joko arauak jakin gabe inbertsioak egitea zaila” dela nabarmendu du. Azken urteotan araudiak aldaketa asko izan dituela ere salatu du, eta sektoreko enpresek egonkortasuna behar dutela uste du, "euren negozio planek aurrera egin dezaten".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK