Elektrizitatearen eskaria %4,6 jaitsi da energia aurrezteko plana ezarri zutenetik

Espainiako Gobernuak abuztuaren erdialdean ezarri zituen neurri berriak, tartean, termostatoak mugatzea

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Espainiako Sare Elektrikoaren azken datuen arabera, elektrizitatearen eskaria nabarmen jaitsi da Espainian energia aurrezteko neurriak ezarri zirenetik. Abuztutik azarora %4,67 jaitsi da eskaria 2021eko datuekin alderatuta; aldiz, 2019arekin konparatuz gero, eskaria %6,5 txikiagoa izan da. Bereziki azaroaren lehenengo astean nabaritu da eskariaren murrizketa, iazkoa baino %8,7 txikiagoa izan baita.

Gogoratu, gune publikoetan termostatoa udan 27 gradura eta neguan 19ra mugatzea adostu zutela Espainiako agintariek energia plan horretan. Neurri horiek aplikatzen hasi dira, esaterako, antzoki, zinema areto, tren eta autobus geltoki, edota aireportuetan.

Hala ere, sektorearen berezitasunek edota langileen lan baldintzek justifikatzen duten lekuetan, ez dira neurriok aplikatzen ari, esaterako, ikastetxe, osasun zentro edota gimnasioetan.

Lege dekretua beste neurri batzuk ere baditu ezarrita, esaterako, klimatizazio Sistema martxan dagoenean, ateak ixteko sistema bat derrigorrez izatea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK