Energia berriztagarrien onarpena aztertzeko Interreg Europe Sirenergy proiektua martxan da

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Leartibai fundazioak Frantzia, Bulgaria, Polonia, Errumania eta Suediako aditu talde bati harrera egin berri diote, eta Ispaster eta Mutriku izan dira landa-eremuetako energia berriztagarrien hainbat instalakuntza ikuskatzen

Argazkia: Leartibai fundazioa Argazkia: Leartibai fundazioa

Sirenergy (Social Innovation in Renewable Energies) proiektuak Euskal Herrira lehen bisita egin berri dute. Suediako hego-ekialdetik, Varna probintziatik (Bulgaria), Mazoviatik (Polonia), Errumaniako ipar-ekialdetik eta Frantziako Akitania Berritik etorritako teknikari eta aditu taldeari harrera egin diote EEEk eta Leartibai Fundazioak, eta hainbat gai aztertzeko aukera izan dute, hala nola, gizartearen parte-hartzea eta energia berriztagarrien instalazioek ekar ditzaketen onura sozial, ingurumeneko eta ekonomikoak.

Europako eskualdeen artean energia berriztagarriak landa eremuan bultzatzeko gizartearen onargarritasuna bilatzea du xede Sirenergy proiektuak. Hala, jardunaldia Ispasterren hasi dute, eta bertan District Heating proiektua ezagutzeko aukera izan dute nazioarteko adituek. Ekiola kooperatibaren aurkezpenean ere izan dira, eta arratsaldean, Bimepeko marea-energia instalazioak ezagutu dituzte Mutrikuko dikean.

Halaber, aditu taldeak ekainaren 13an ekindako lan-mahaiari berrekingo dio, non diagnostiko-metodologiaren diseinua finkatu zen, eskualdeetako hobekuntzak identifikatzeko asmoz. Metodologiaren helburua eskualde bazkide bakoitza ezaugarritzea izango da, eta, era berean, Sirenergyren lehen urratsa gai nagusiei buruz bazkideen arteko elkar ulertze bateratua formalizatzea litzateke: landa-lurraldea, herritarren energia eta gizartearen onarpena. Are gehiago, energia-politikarako lurralde eskumenei buruz ere eztabaidatzeko parada ere izan dute.

Informazio gehiago
Lea-Artibai etorkizunerako norantzan lanean
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK