
Nord Stream 1 gasbideko gas hornidura are gehiago murriztu du Gazprom gas konpainia errusiarrak. Pasaden astean %40 baino ez bazuen hornitzen, orain erdira, %20ra jaitsi du Alemaniarako gas fluxua.
Konpainia energetikoak iragarrita zuen 33 milioi metro kubikora murriztuko zuela Alemaniarako gas hornidura, turbina batekin dauden arazo teknikoak tarteko. Uztailaren hasieran, ponpaketa erabat gelditu zuen mantentze lanetarako eta pasaden uztailaren 21ean, hamar eguneko etenaldiaren ostean, Nord Stream 1 %40ko edukierarekin hasi zen gasa isurtzen. Orain, erdira murriztu da gas hornidura.
Gazpromek turbinaren arazoen ondorio dela dioen arren, Europar Batasunak uste du arrazoi politikoengatik egiten duela, Ukrainako gerrarekin eta zigorrekin lotuta dagoela.