Errusiako gasari muga jartzea eta energia enpresei diru-sarrerak murriztea proposatu ditu Europak

Puntako orduetan elektrizitate-kontsumoa murrizteko nahitaezko helburuak planteatzen ditu Europako Batzordeak

Irailaren 9an adostuko dituzte Bruselan hartu beharreko hurrengo neurriak | Argazkia: iStock Irailaren 9an adostuko dituzte Bruselan hartu beharreko hurrengo neurriak | Argazkia: iStock

Europako Batzordeak bost ekintza proposatu ditu energia prezio altuei aurre egin asmoz. Tartean leudeke, besteak beste, Errusiako gasari gehieneko muga jartzea, energia-konpainiei diru-sarrerak murriztea, edota argindarrean derrigorrezko aurreztea ezartzea. Horrez gain, gasaren prezioak oso hegakorrak direla kontuan izanda, likidezia arazoak dituzten energia-enpresei laguntzea ere proposamenen artean legoke. Hala adierazi du prentsaurrekoan Ursula von der Leyen Europako Batzordeko buruak: “Ezohiko egoera bati egin behar diogu aurre, Errusia ez baita hornitzaile fidagarria, eta energiari lotutako merkatuak manipulatzen dihardu”, baieztatu du Europako Batzordeko buruak.

Ostiralean, hilaren 9an, Europar Batasuneko Energia ministro guztiak Bruselan bilduko dira hurrengo pausoak adosteko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK