Europar Batasunak argindarra merkatzeko lehen neurriak onartu ditu

Petrolio konpainiei zerga berezi bat ezarriko zaie eta energia iturri batzuek gehieneko prezioa izango dute

Europako Parlamentua | Argazkia: iStock Europako Parlamentua | Argazkia: iStock

Europar Batasuneko Energia ministroek, hiru neurri onartu dituzte Bruselan bilduta: argindar kontsumoa %10 murriztu beharko dute estatu kide guztiek (%5 puntako orduetan); erregai fosiletako enpresei tasa bat ezarriko diete; eta energia berriztagarrien, nuklearraren eta lignitoaren kasuan, gehienez ere 180 euroan ordainduko da megawatt ordua.

Neurriok datorren astean onartuko dituzte formalki, idatziz. Ondoren, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko lirateke indarrean.

Bileran ordubete baino pixka bat gehiago emanda, aipatutako neurri sorta onartu dute Europar Batasuneko Energia ministroek. Hala ere, azkartasun horren arrazoia litzateke, gairik eztabaidatsuenak kanpoan geratu izana, hala nola, argindarraren eta gasaren prezioa kalkulatzeko sistema berriak, edota gas inportazioei gehieneko prezioa ezartzea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK