Finantzen Euskal Institutuak 10 milioi euro emango ditu enpresen energia kostuak arintzeko

Energia asko kontsumitzen duten enpresa txiki eta ertainei zuzendutako finantzaketa lerroa izango da

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Finantzen Euskal Institutuak, energia kostuen eragina arintzeko asmoz, hamar milioi euroko bideratuko ditu euskal enpresetara. Institutuko Administrazio Kontseiluak finantzaketa programa onartu berri du energia asko kontsumitzen duten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko. Neurri honekin, kontsumitzaileen egonkortasun handiagoa eman nahi zaie, eta energia kostuen igoerak energia kontsumo handiko enpresetan duen eragina mugatu nahi da.

Finantzen Euskal Institutuak azaldu duenez, beharrezkoa jo du erabaki hau, izan ere, ”enpresa batek bere jarduerari euts diezaion eta merkatuan lehiakorra izaten jarrai dezan energia-kostuen egonkortasunak duen garrantziaz jabe” dira. Finantzaketa lerro hau eskatzeko epea azaroaren amaieran irekiko da, eta 2024ko abendura arte egongo da zabalik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK