
Frantzia eta Espainia lotzen dituen Irungo gas loturak bere gaitasuna handituko du bihartik aurrera. Ondorioz, Europa iparraldearen eta hegoaldearen arteko fluxua handituko da, hornidura merkatuaren arabera egokitzeko. Hala, 2.000 milioi metro kubikotik 3.5000 milioira igoko da Irungo gas hodiaren gaitasuna. Larrauko hodia ere kontuan hartuz gero, fluxua %18 haziko litzateke bi hodien artean, urtean 8.500 milioi metro kubikoraino.
Energia krisiari aurre egiteko Espainiako Gobernuak Europako gainerako estatuekin elkartasunean hartutako neurrietako bai izan da, hain zuzen ere, Irungo hodiaren gaitasuna handitzea. Etorkizunera begira, Iberiar Penintsularen eta Europako gainerako estatuen arteko loturak handitzea aurreikusten dute, tartean Espainiak, Portugalek eta Frantziak MidCat pasabidea Bartzelona eta Marsella lotuko dituen BarMar hidrogeno pasabidearekin ordezkatuko duelako.