Gas kontsumoa %39 murriztu da EAEn 2022an

Etxebizitzetako kontsumoa %53,1 jaitsi da, industriakoa %23,5, eta zerbitzuetakoa %20,2

Argazkia: Nortegas Argazkia: Nortegas

Euskal Energiaren Erakundeak, iaz Euskal Autonomia Erkidegoan izandako gas naturalaren kontsumoaren datuak ezagutarazi ditu. Hala, gas kontsumoa %38,9 murriztu zen 2022 Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ziklo konbinatuko zentral termikoetan izan da jaitsierarik handiena, %65,2 gutxitu baitzen iaz. Espainiako batezbestekotik (%29,2) gorako murrizketa izan zuen, baina kontuan izan behar da zentral termikoek pisu handiagoa dutela Euskal Herrian.

Etxebizitzetako kontsumoak, berriz, %53,1 egin zuen behera, industriakoak %23,5, eta zerbitzuetakoak %20,2.

Aitzitik, elektrizitatearen kontsumoak %1,1 egin zuen gora, gehienbat industriaren (+%6,5) eta, bereziki, siderurgiaren (%+165,5) eraginez. Energiaren kontsumoan bezalaxe, elektrizitatearena ere jaitsi egin zen etxebizitzetan (-%14,2), bulegoetan (-%9,8), eta zerbitzuetan (-%6) ere. Kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumo elektrikoaren jaitsiera Espainiako batezbesteko jaitsieratik gora geratu da, Espainian %3,7koa izan baitzen.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK