
2022eko uztailaren 26a
Eg.
2025eko apirilaren 11a
Europar Batasuneko Energia ministroek gasaren kontsumoa murrizteko plana adostu dute, eta datozen zortzi hilabeteetan azken bost urteetako batez bestekoa baino %15 gas gutxiago erre beharko dute. Hala ere, azken testuak ez ditu estatukide gutxiak gas kontsumoa murriztera behartuko: beren gas sareak beste herrialdeetakoei gutxi konektatuta dituztenek eta argindarra sortzeko gasarekiko menpekotasun handia dutenek ez dute kopuru horretara iritsi beharrik izango.
Hala, Espainiak gutxi gorabehera kopuru horren erdia murriztu beharko du kontsumoa, Errusiako gasarekiko menpekotasun txikia duela arrakastaz defendatu baitu.