Gasaren BEZa %21etik %5era jaitsi du Espainiako Gobernuak

Jaitsiera urritik aurrera aplikatuko da eta indarrean egongo da, gutxienez, urte amaierara arte

Argazkia: Nortegas Argazkia: Nortegas

Enpresa eta etxebizitzetako gasaren BEZ zerga %21etik %5era jaistea onartu berri du Espainiako Ministroen Kontseiluak, Europar Batasuneko legediak ezartzen duen gutxienekora. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iraila hasieran iragarri zuen neurria, eta gaur onartuta, urritik aurrera aplikatuko da, urtea amaitu arte. Dena den, 2023an ere jaitsiera hori luzatzeko aukera egongo da, egoerak hala eskatzen badu. Gas naturalaz gain, sutarako erabiltzen diren ezpalek, peletek eta egurrak ere %5eko BEZa izango dute neurria indarrean dagoen bitartean.

Hala, familia bakoitzak, batez beste, 19 euro gutxiago ordainduko du gasa hilabetean, OCU kontsumitzaile elkarteak egindako kalkuluen arabera. Era berean, Espainiako Ogasunak 190 milioi euro gutxiago jasoko ditu, baina inflazioak eragindako diru sarrerek orekatuko lukete galera hori.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK