Gasari 180 euroko gehieneko prezioa jarriko dio EBk

Megawatt-orduko gehieneko prezioa izango da. Alemaniaren aldeko botoarekin onartu da azkenean

Gasa banatzeko sistema bat |Argazkia: Irekia Gasa banatzeko sistema bat |Argazkia: Irekia

Hainbat bilera eta gero, Europako Energia ministroak gasari gehieneko prezioa ezartzeko akordiora iritsi dira azkenean. Hitzartutakoaren arabera, gasari gehieneko prezioa ezartzeko tresna indarrean jarriko da baldin eta Herbehereetako TTF merkatuan hilabete barru entregatu beharreko gasak, 180 euro baino gehiago balio badu megawatt-orduko hiru egunez jarraian. Beste baldintza bat ere bete beharko du: GNL gas natural likidotuaren prezioa baino 35 euro garestiagoa izatea.

Hala ere, Europako Batzordeak hornidura arriskua ikusten badu, behin-behinean eten ahal izango du tresna.

Txekiar Errepublikak egindako proposamena da eta aurrera atera da. 27 herrialdeetako Energia ministroak merkatua zuzentzeko mekanismoa adosteko aginduarekin iritsi dira bilera honetara, Europako buruzagiek joan den ostegunean eman zieten ultimatumaren ondoren, 2023an Europako merkatuan prezioen igoera saihesteko tresna bat izateko. Hungariak soilik eman du aurkako botoa, eta Herbehereak eta Austria abstenitu egin dira. Alemaniak ere aldeko botoa eman du azkenean, hasieran proposamenarekin mesfidati azaldu bada ere.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK