Hidrogenoaren Euskal Korridoreak bere bazkideen arteko lankidetza-proiektuak bultzatuko ditu

Elkarteak erronkatzat jo du erakundearen barruko jarduerak dinamizatzea, sinergiak eta lankidetzak erraztu eta BH2C osatzen duten proiektuen garapena bultzatu asmoz

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak egin duen batzarra | Argazkia: Hidrogenoaren Euskal Korridorea Hidrogenoaren Euskal Korridoreak egin duen batzarra | Argazkia: Hidrogenoaren Euskal Korridorea

BH2C, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak hazten jarraitu du bazkide nahiz erakunde kopuruan, eta horren harira, 2023an, garrantzi handiko proiektuak abian jarri eta Euskadiko lehen hidrogeno berriztagarria ekoitzi ahal izango duela jakinarazi du.

Helburu horrekin, BH2Cren Zuzendaritza Batzordea egin da Bilbon, eta, ondoren, Batzarra egin da. Batzar horren lehen zatian, Elkartearen 2022ko balantzea egin da, eta elkartearen egitura "sendotzeko urtea" izan dela adierazi dute. Era berean, 2022an egindako jarduera guztien berri eman dute, bereziki Munduko Klusterren, Ebroko Korridorearen edo European H2 Valley of the Year 2022 sariaren parte hartzea azpimarratuz.

Adierazi dutenez, Hidrogenoaren Euskal Korridorea hidrogenoaren balio-kate osoan sustatzen ari den proiektuak, Clean Hydrogen Alliancek, ‘Europako Hidrogenoaren Haran Onenari’ emandako saria jaso du.

Barneko beste gai batzuk ere jorratu dituzte, hala nola, Korridorearen jardueren dinamizazioa, eta arreta berezia jarri dute erregulazio-gaietan eta Korridorearen jardueraren zabalkundean.

Bestalde, azpimarratu dute 2023a erronka urtea dela elkartearen "dinamizazioaren" esparruan, eta nazioko eta nazioarteko posizionamenduan zein erregulazioan sakontzen ari dela.

Kudeaketa plana

Testuinguru horretan, Batzarrean 2023ko Kudeaketa Plana onartu da, hiru helburutan zentratuta; lehenengoa, Elkartearen barne-jarduerak dinamizatzea, sinergiak eta lankidetzak erraztu eta BH2C osatzen duten proiektuen garapena bultzatzeko.

Horrekin batera, laguntza programa publikoen erronkak optimizatzearen aldeko apustua egin dute, BH2Cren posizionamendua eta irudia sendotuz, hidrogenoaren esparruan erreferentziazko ekimena izan dadin, bai estatuan, eta baita nazioartean ere.

Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteak (BH2C), gaur egun, 70 enpresa eta erakunde baino gehiago ditu hidrogenoa energia-industria gisa bultzatzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK