Hirigune Elkargoak Europako Batzordearen laguntza jaso du transizio energetikorako

Europako Inbertsiorako Bankuak 1,8 milioi euro bideratuko ditu Ipar Euskal Herrirako

Euskal Herria Hirigune Elkargoak transizio energetikoan aurrera egiteko Europako Batzordearen babesa jaso du ELENA energia eraginkortasuneko tokiko proiektuetarako laguntza teknikorako Europako mekanismoaren bidez. Frantzian orain arte udalek edo eskualdeek baino ez dute jaso Europako Inbertsiorako Bankuaren laguntza. Euskal Herria da ELENA mekanismoaren funtsak jasoko dituen lehen hirigune elkargoa

Burutuko diren inbertsioek berrikuntza energetikoa eta energia berriztagarrien garapena izango dute ardatz, eta eraikin publikoetako birgaitze energetikoari ekin nahi diote. Europako Inbertsiorako Bankuak 1,8 milioi euro bideratuko ditu Hirigune Elkargora, eta bere bazkideek burututako ikerketetara.

Finantzaketa programa honen bitartez, Hirigune Elkargoak hiru lanpostu sortuko ditu transizio energetikoa garatzeko, proiektuko kideei beharrezko ingeniaritzan laguntzeko. 

2025ean, ikerketa fasea bukatzen denean, Euskal Herria Hirigune Elkargoak eta bere bazkideek 45 milioi euroko inbertsioak burutzeko konpromisoa hartu dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK