Iberdrolak 3.500 milioi euroko ekarpena egin zion EAEko BPGari iaz

30.000 lanpostu mantendu dituela jakinarazi du energia konpainiak

Ignacio Galan Iberdrolako lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia | Argazkia: Iberdrola Ignacio Galan Iberdrolako lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia | Argazkia: Iberdrola

Iberdrolak kaleratu duen oharraren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 30.000 lanpostu mantendu ditu 2023an eta BPGari 3.500 milioi euroko ekarpena egin dio. Energia konpainiak azaldu duenez, inbertsioetan, erosketetan, soldatetan eta zerga-kontribuzioan oinarritzen da egindako ekarpena. Hala, zenbateko hori Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BPGaren %3,7 da urtean.

Energia konpainiak ostiral honetan, hilaren 17an egingo du bere batzar orokorra. EAEko ekonomiaren "motorretako bat" direla adierazi dute, 500 euskal hornitzaileri erosketak egiten baitizkie (tartean Haizea Wind, Ingeteam, Ormazabal, Arteche, EDS Ingeniería y Montajes, Lizelan, Boslan edota Idom), 30.000 enpleguri eusteko, PWC Price Waterhouse Coopers erakundeak egindako txostenaren arabera. Era berean, iaz EAEko ogasunari 1.500 milioi euro inguruko ekarpena egin ziola gaineratu dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK