Iberdrolak 50 megawatteko instalazio fotoboltaikoa jarri du martxan Extremaduran

22.600 etxeetan energia garbia hornitzeko adina megawatt ditu planta berriak

Gune fotovoltaikoa Extremaduran | Argazkia: Iberdrola Gune fotovoltaikoa Extremaduran | Argazkia: Iberdrola

Iberdrolak Almaraz I planta fotovoltaikoa martxan jarri du. Extremadurako Caceres probintzian kokatua, 50 megawatteko edukiera du, 22.600 etxetan energia garbia hornitzeko adinakoa.

Instalazio hori 120.000 eguzki-panel baino gehiagok osatzen dute eta, panel horiek, urtean 74.000 megawatt orduko (MWh) elektrizitate sortuko dituzte. Plantak, halaber, urtean 11.000 tona CO2 atmosferara isurtzea saihestuko du, Iberdrolak jakitera eman duenez.

Planta horretaz gain, Almaraz II bigarren instalazio fotovoltaiko ere eraikuntza fasean dago, 30 megawattekoa. Bi instalazioak martxan daudenean, urtean 120.000 MWh inguru ekoitziko dituzte, energia garbi eta lehiakorrarekin 36.000 etxe baino gehiago hornitzeko adinakoa.

Konpainiak jakitera eman duenez, Almaraz I eta Almaraz II eraikitzeko 300 lanpostu baino gehiago sortu dira.

Almaraz I eta II martxan jarrita, hogei instalazio berriztagarri baino gehiago izango ditu Iberdrolak Extremaduran.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK