Iberdrolak, Avangrid filialaren bitartez, 9.000 MWko energia gaitasuna gainditu du Estatu Batuetan. Hala adierazi du ohar bidez energia konpainiak. Zehazki, haize eta eguzki energia berriztagarrirako gaitasuna da, eta 2,3 milioi familia hornitzen ditu.
Iberdrolaren arabera, bi hamarkada ostean, energia berriztagarrien sektorean enpresa handienen artean da AEBtan, eta denera 75 proiektu ditu martxan herrialdeko 22 estatutan. 9.000 MWtik 8.000 haize energiari dagozkio eta beste 1.000 eguzki energiari.
Energia berriztagarriez gain, sareen sektorean ere murgilduta dago Avangrid. Sare negozioan, argindar eta gas naturaleko zortzi enpresa publikotan dihardu lanean, eta 3,3 bezero ditu New York eta Ingalaterra Berria eskualdeetan.
Martxan dituen proiektun artean nabarmentzekoak dira Texasen uztailean abiatutako eguzki planta edota Ohioko estatuan eraikitzen hasi den planta fotovoltaikoa.
Halaber, Iberdrolak munduan dituen apustu nagusien artean, itsas energia eolikoa aurkitzen da. Hain zuzen ere, Estatu Batuetan, offshore energiaren eskala handiko lehen instalazioa eraikitzen ari da, Massachussets estatuan.