Iberdrolak, Amazonekin eta Deloitterekin aliantzan, etxean energia aurrezteko soluzioa proposatu du

Smart Laguntzaile Aurreratua izeneko gailu berria kontsumoa tarifa ordurik merkeenetara eramateko diseinatuta dago, etxeko potentziaren erabilgarritasuna kontuan hartuta, eta bezeroaren energia beharretara egokituta

Smart Laguntzaile Aurreratua, etxean energia aurrezteko gailu berria | Argazkia: Iberdrola Smart Laguntzaile Aurreratua, etxean energia aurrezteko gailu berria | Argazkia: Iberdrola

Iberdrolak, Amazon Web Servicesekin (AWS) eta Deloitterekin lankidetzan, energia konektatuko soluzio bat merkaturatu du, Smart Laguntzaile Aurreratua izenekoa, bezeroari etxean energia ahalik eta gehien aurrezteko aukera ematen diona, konpainiak jakinarazi duenez.

Ekimen hori Zehazki, Amazon Web Servicesen hodeian zabalduta, eta Deloitte zerbitzu hornitzaile izanda, soluzio digital berri horrek gailu elektriko adimendunen kontsumoa %10 eta %30 artean murriztea ahalbidetuko die bezeroei.

Kontsumoa tarifa ordurik merkeenetara eramateko diseinatuta dago, etxeko potentziaren erabilgarritasuna kontuan hartuta, eta bezeroaren energia beharretara egokituta. Aldi berean, elektrifikazioa errazteaz gainera, sistemaren iraunkortasuna ere hobetzen du, ekoizpen berriztagarri handieneko uneak bilatuz. Horrela, zerbitzu horrek Iberdrolako bezeroei beren etxeetako soluzio elektrikoak konektatzea eta kontrolatzea erraztuko die.

Plataforma digitalaren kudeaketa automatikoki egiten da, eta Iberdrolaren Innovation Middle East Centerren garatu da. Zentro hori 2016an jarri zen abian, eta soluzio digital berritzaileetan espezializatuta dago, AWSren adimen artifizialeko zerbitzuak erabiliz.

Proiektu berria, Iberdrolak eta Amazonek berriki iragarri zuten aliantza globalaren barruan kokatzen da. Aliantza horren helburuen artean daude,  eskala handiko energia berriztagarriko proiektuak garatzea eta hodeiko konputazio teknologia aprobetxatzea energia trantsizioan digitalizazioa hobetzeko.

Konponbide adimendunen garapena Iberdrola taldearen negozio ildo estrategikoetako bat da. Smart Solutions markaren bidez, 2025ean mundu osoko bezeroekin 40 milioi kontratu egitea aurreikusten du, besteak beste, estalki gaineko eguzki energia, energia biltegiratzea, bero ponpak eta mugikortasun elektrikoa, edota isolamendu termikoa.

Era berean, bezeroak eguzki plakak baditu etxean, plataformak modu adimentsuan kudeatzen du etxeko energia kontsumoa, eta premiazkoa ez den energiaren kontsumoa atzeratzen du etxebizitzako ekoizpen berde handieneko orduetara, energia eraginkortasuna hobetuz.

Carlos Pascual Lopez Iberdrolako Energia Kudeaketarako Soluzioen arduradunaren ustez, irtenbide horrekin taldea "eskariaren elektrifikazioan aurrera egiten ari da eta bezeroen eraginkortasun energetikoa handitzen ari da, eta, aldi berean, sorkuntza berriztagarria integratzen laguntzen du".

Bestalde, Howard Gefen AWSko Energia eta Zerbitzu Publikoen zuzendari nagusiak adierazi zuenez, Iberdrolako Smart Laguntzaile Aurreratuak "bezeroei beren energia kontsumoari heltzen eta kostuak murrizten laguntzeko beharrezkoak diren datuak eta adimena eskaintzen ditu, baita energia trantsizioan zeregin aktiboa betetzen ere".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK