Iberdrolak Azkoiengo bere proiektu fotovoltaikoa egiteko ingurumen baimena jaso du

Planta berriak 163.000 etxe hornitzeko energia garbia sortuko luke

Argazkia: Iberdrola Argazkia: Iberdrola

Iberdrolak Azkoienen (Nafarroa) eraiki asmoa duen planta fotovoltaikoak Ingurune Inpaktuaren Adierazpena jaso du eta, ondorioz, argi berdea du proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Konpainian ohar bidez jakitera eman duenez, 370 megawatteko potentzia izango luke eguzki energia ekoizteko instalazio berriak, eta urtean 163.000 etxe hornitzeko energia garbi nahikoa sortuko luke, urtean 77.000 tona CO2 atmosferara isurtzea ekidinez.

240 milioi euroko inbertsioarekin, instalazioak 686.000 modulu baino gehiago izango ditu. INGETEAM euskal enpresa arduratuko da fabrikazioaz Sesman duen Nafarroako lantegian. Konpainiaren aurreikuspenen arabera, puntako lan-aldietan 800 profesional ariko dira proiektuari lotuta lanean.

Halaber, proiektuak "ikuspegi autonomiko bat” ere izango luke, Iberdrolak tokiko hornitzaileak kontratatzea baitu helburu osagaien produkzioan edota azpiegitura elektrikoak gauzatzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK