• ENPRESAK GAUR
  • Iberdrolak Brasilen jarriko du bere lehen ur-gaineko planta fotovoltaikoa

Iberdrolak Brasilen jarriko du bere lehen ur-gaineko planta fotovoltaikoa

Ipar-mendebaldeko uharte baten kokatuko dute 940 paneleko planta, eta uhartearen ur hornidura eta estolda sistemarako beharrezko energiaren %50 ekoitziko du

Fernando de Noronha irla | Argazkia: Iberdrola
Fernando de Noronha irla | Argazkia: Iberdrola
2023eko urtarrilaren 5a
Eg. 2025eko apirilaren 10a

Iberdrolak, Neoenergia filialaren bitartez, ur-gaineko bere lehen planta fotovoltaikoa eraikitzeko proiektua abiarazi berri du Compensa Companhia Pernambucana de Saneamiento entitatearekin batera. Brasilgo ipar-mendebaldean izango da, Fernando de Noronha izeneko uhartean, Unescok Natura Munduko Ondare gisa aitorturikoa. Zonalde horretako artxipielago-bolkaniko guztietik jendea bizi den bakarra da.

 

Planta Xaréuko presan kokatuko da zehazki, 940 panel izango ditu, 630 kWeko potentziarekin, eta 1.240 MWh ekoitziko ditu. Bestela esanda, ur horniduraren eta estolda sistemaren erdia hornitzeko gaitasuna izango du. Izan ere, arlo hori baita Compensaren eskumena. Era berean, taldeari ahalbidetuko dio sortu duten teknologia hori probatzea.

Aipaturiko planta ez da Iberdrolak uharte horretarako eginiko apustu bakarra. Izan ere, dagoeneko Vacaria eguzki-planta inauguratu du, eta bizikleta elektrikoaren erabilera sustatu nahi du. Proiektua ANEEL Brasilgo Energia Elektrikoko Agentziaren Efizientzia Energetikoko programak erregulatzen du.