Iberdrolak Euskadiko ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen parke handia ireki du Bilbondon

Guneak zortzi puntu ditu, 24 orduan zortzi automobil aldi berean kargatzeko aukera ematen dutenak

Karga elektrikoko gunea Bilbondon | Argazkia: Iberdrola Karga elektrikoko gunea Bilbondon | Argazkia: Iberdrola

Iberdrolak ibilgailu elektrikoak kargatzeko Euskadiko lehen parke handia instalatu du Basauriko (Bizkaia) Bilbondo merkataritza-gunean. Kargatzeko estazioak zortzi gune azkar ditu, eta horiei esker, eguneko 24 orduan zortzi automobil karga litezke aldi berean. Ibilgailuaren bateriaren %80, berriz, bost minutu baino gutxiagoan.

Karga-gunea erabilgarri dago bai merkataritza-zentroko bezeroentzat, bai eta langile eta hornitzaileentzat ere, Iberdrolak ohar bidez jakitera eman duenez.

Hala, bi erakundeek bat egin dute Basauriko merkataritza-gune honetan zortzi kargagailu elektriko jartzeko, guztira 1.150 kWko potentziarekin, eta zortzi karga-puntu, egun osoan zortzi automobil aldi berean kargatzeko aukera emango dutenak.

Kargatzeko espazio berri horiei gehitu behar zaizkie, batetik, 22kWko hamabi hargune dituzten ACko sei gune eta, bestetik, merkataritza-gunean duela hilabete batzuetatik martxan dauden 7,4 kWko hargune logikoak. Lurpeko aparkalekuan, berriz, 22 kWko karga puntu berriak jarriko dituzte laster.  

Iberdrolak jakitera eman duenez, instalazio berria Porscherekin lankidetzan garatzen duen potentzia handiko 35 estazioren sareko parte da. AP-8ko puntu estrategiko batean dago kokatuta, Bilbondo merkataritza-parkeko aparkalekuan, hain zuzen ere.

Gainera, kargatzeko puntuak Iberdrola Birkarga Publikoaren Appean ere egongo dira.

Basaurin kargatzeko gune horiek Bilbondo merkataritza-parkearen eta Iberdrolaren arteko akordio bati esker instalatu ahal izan dira. Akordio horren bidez, merkataritza-zentroak lurzorua laga du, eta konpainiak, bere aldetik, ekipoak eta muntaia jarri ditu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK